Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

2020-08-28
Convocatorias y concursos

Honen bitartez, eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, deialdi publikoa egite da kargu horiek bete nahi dituztenek eskabidea egin dezaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean. Eskabideak Mendigorriko Udaleko bulegoetan aurkez daitezke.

Botere judizialak ordaindutako kargua da.

Eginkizunak: ez dago dedikazio ordu kopuru zehatzik, baina hilabetean bi ordukoa izan ohi da.

Bake Epaitegiek lehen auzialdian ezagutuko dute arlo zibilean Legeak ezartzen dituen prozesuen bideratzea, epaia eta betetzea: laurogeita hamar euro eta hamabost zentimotik beherako gai zibilak, gaia dela-eta Prozedura Zibilari buruzko Legearen 250. artikuluaren 1. apartatuan aipatzen diren kasuetako batean ere ez daudenak.

Erregistro zibilaren eginkizunak eta legeak esleitzen dizkien gainerakoak ere beteko dituzte.

Arlo penalean, lehen auzialdian ezagutuko dituzte Legeak esleitzen dizkien delitu prozesuak. Era berean, esku hartzen ahalko dute prebentzioko jardun penaletan, edo delegazioz, Legeak ezartzen dituen gainerakoetan.

Aurkezten ahal dira: aurkez daiteke edozein bizilagun adinez nagusia, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 389. artikuluan eta hurrengoetan desgaitasunerako edo bateraezintasunerako aurreikusitako arrazoietan daudenak izan ezik.

Aipatzearren baizik ez bada ere, ezin dira aurkeztu hauek:

–Merkataritza jardueretan dabiltzanak.

–Enpresa pribatu edo publikoetako organoetako kide direnak.

–Abokatu edo prokuradore lanetan dabiltzanak.

–Administrazio Publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunen araberako jarduera/enplegu/karguetan dabiltzanak.

–Kargu herrikoi edo politikoetan izendaturiko hautetsiak.

–Auzitegietako edo epaitegietako enplegatuak.

–Botere judizialekoak ez diren jurisdikzioetan jarduten dutenak.

Mendigorrian, 2020ko abuztuaren 13an.–Alkate udalburua, Eunate López Pinillos.