220 kV-ko eta zirkuitu bikoitzeko “Muruarte-Tierra Estella” aireko linea elektrikoa eta 220 kV “Tierra Estella” azpiestazio elektrikoa

2021-11-26
Exposición Pública

Egintza: proiektua eta ingurumen eraginaren azterketa jendaurrean jartzea, ingurumen eraginaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiarazteko eta aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta zehazki onura publikoaren deklarazioa lortzeko.
Eskatzailea:Red Eléctrica de España, S.A.U.

Kokapena: Tiebas-Muruarte de Reta, Unzué/Untzue, Biurrun-Olcoz, Barásoain, Añorbe, Artajona, Mendigorria, Cirauqui/Zirauki, Villatuerta eta Oteizako udal-mugarteak.

Ezaugarriak: 220 kV-ko eta zirkuitu bikoitzeko “Muruarte-Tierra Estella” aireko linea elektriko berria, 30,241 kilometrokoa, jatorria Tiebas-Muruarte de Reta udal-mugartean dagoen Muruarteko azpiestazioan eta amaiera “Tierra Estella” azpiestazio berrian dituena. 220 kV-ko “Tierra Estella” izeneko azpiestazio berria, Oteizako udal-mugartean.

Partaidetza: Alegazioak egin ditzakete, idatziz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura zuzenduta:
-Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan
-Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako tokietako edozeinetan

Epeak: 30 egun baliodunekoa(larunbat, igande edo jaiegunak kontatu gabe), ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Alegazioak aurkezteko azken eguna: 2021eko abenduaren 28a.

https://gobiernoabierto.navarra.es/…/espediente-sat11265