Udal ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena

2020-10-20
Acuerdos y resoluciones municipales

Mendigorriko Udalak, 2020ko urriaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal ordenantza fiskala, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duena.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendigorrian, 2020ko urriaren 6an.–Alkatea, Eunate López Pinillos.